• >> 2011-12-23
    Aitor Sarriegirekin solasaldia eta finaleko momenturik onenak  Hitzetik Hortzeran

    Aitor Sarriegirekin solasaldia eta finaleko momenturik onenak Hitzetik Hortzeran

    Aitor Sarriegi, G·PUNTUAko Txapeldun berria, eta Mikel Mendizabal, Sarriegi bertsomintzearen ‘kulpantea’, elkartu dituzte Hitzetik Hortzeran. Igandean, abenduaren 18an, bukatu zen Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa Donostiako Ilunbe zezen-plazan, eta Aitor Sarriegi beasaindarra izan zen garaile. Ordiziako Barrena Jauregian jarri die zita bi bertsolariei Jon Artano Izeta aurkezleak, bertan hasi baitzuen bertsolari-ibilbidea Aitor Sarriegik mutikoa zenean Mikel Mendizabalekin, Goierriko Bertso Eskolen sortzaileetako batekin. Leku berezi honetan Txapelketako arratsaldean izan zituen bizipen, emozio, sentsazio eta une gogoangarriak konpartituko ditu
    3938 osorik
  • >> 2011-12-20

    Ibilaldia 2012 abesti lehiaketa martxan da

    Itxaropena Ikastolak musika sortzaileei zuzendutako lehiaketa jarri du abian 2012ko maiatzaren 27an ospatuko den Ibilaldiko kanta egiteko. Lehiaketan parte hartuko duen abestiaren letra euskaraz idatzi eta abestu behar da, gainera, nahitaez, “ikastola” eta “Ibilaldia” hitzak agertu beharko dira. Horrez gain, “Itxaropena” edo “Trapagaran” hitzen aipamenen bat agertzea hobetsiko da. Informazioa eskuragai ondorengo orrialdean.
    3904 osorik
  • >> 2011-12-13

    Gpuntuak Illunbeko festarekin emango dio amaiera 2011ko Txapelketari

    Abenduaren 18an, igandearekin, jokatuko da Donostiako Illunbe zezen-plazan Gpuntua: 2011ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala. Maiatzaren 8an hasi eta zortzi hilabetean Gipuzkoako 26 herri pasata eta 36 saio jokatuta emango zaio bukaera 2011ko edizioari. Hasiera hartan 76 bertsolarik eman zuten izena, eta 8 iritsi dira azken helmugara: Jexux Mari Irazu, Beñat Gaztelumendi, Iñaki Apalategi, Aitor Sarriegi, Unai Agirre, Agin Rezola, Alaia Martin eta Jon Martin.
    3786 osorik
  • >> 2011-11-29
    Hernaniko Galarreta pilotalekuan jokatuko da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako azken finalaurrekoa

    Hernaniko Galarreta pilotalekuan jokatuko da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako azken finalaurrekoa

    Hernanin jokatuko da datorren igandean, abenduak 4, Gpuntua: 2011ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako azken finalaurreko saioa. Hernaniko Galarreta pilotalekuan izango da zita, arratsaldeko 17.30ean eta ehunka bertsozale elkartuko dira. Gainera, saioa bukatutakoan jakingo da abenduaren 18an Illunben jokatuko den final handian izango diren 8 bertsolarien izenak. Hernanin aurrez-aurre, Jon Martin, Amaia Agirre, Iñigo Mantzizidor "Mantxi", Jokin Uranga, Iñaki Apalategi eta Ainhoa Agirreazaldegi jardungo dira.Gai-jartzaile lana Jon Zalduari egokituko zaio.
    3697 osorik
  • >> 2011-11-29
    Benito Ansola Bekarekin sortutako “Ohe azpiko zera” eta “Izena duena” laburrak abenduaren 3an estreinatuko dira

    Benito Ansola Bekarekin sortutako “Ohe azpiko zera” eta “Izena duena” laburrak abenduaren 3an estreinatuko dira

    David Zabala lekeitiarrak zuzendutako “Ohe azpiko zera” eta Joseba Uberuaga gernikarraren “Izena duena” laburrak datorren abenduaren 3an estreinatuko dira Lekeition, Zine Bileraren programazioaren barruan
    3696 osorik
  • >> 2011-11-25
    Arrasateko kanporaketa eta Lesakako Bertso Eskolen Eguna Hitzetik Hortzera Jon Sarasua gonbidatu hartuta

    Arrasateko kanporaketa eta Lesakako Bertso Eskolen Eguna Hitzetik Hortzera Jon Sarasua gonbidatu hartuta

    Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalaurrekoen berri emango du asteon HITZETIK HORTZERAk. Lehen kanporaketa Arrasateko Uarkape pilotalekuan izango da larunbatean. Han izango dira kantuan: Beñat Gaztelumendi, Agin Rezola, Alaia Martin, Felix Zubia, Iban Urdangarin eta Iker Zubeldia, Egoitz Aizpuru gai-jartzaile dutela. Saioa amaitu bezain pronto, oholtzan bertan, Artanok eta Sarasuak bertsoaldirik onenak eta protagonisten iritziak aztertuko dituzte. Gainera Tolosako Usabalen, igandean bertan, jokatuko den bigarren finalaurrekoan gertatzen denaren azken ordukoa ere emango dute.
    3684 osorik
  • >> 2011-11-18
    Leioako Umore Azokan aritzeko proposamen artistikoak aurkezteko epea zabaldu da

    Leioako Umore Azokan aritzeko proposamen artistikoak aurkezteko epea zabaldu da

    Leioako Umore eta Kale Artisten Azokaren hurrengo edizioa 2012ko maiatzaren 17, 18, 19 eta 20an ospatuko da. Antolatzaileek bertan parte hartzeko proposamen artistikoak aurkezteko epea ireki dute. Azokaren datorren edizioan parte hartu nahi duten konpainia, artista eta elkarteek 2012ko urtarrilaren 30era arte dute epea beren proposamenak aurkezteko
    3585 osorik
  • >> 2011-11-11
    Azpeitiako kanporaketa eta Sarako afaria Hitzetik Hortzeran

    Azpeitiako kanporaketa eta Sarako afaria Hitzetik Hortzeran

    Ainara Lasa oiartzuarra izango da asteko platoko gonbidatua Hitzetik Hortzeran. Lasa G Puntuko antolatzaile taldean dabil eta Hariketak, lotzea askatzea denean erakusketa jarrita dauka Hondarribiko Modotti tailerrean. Azpeitiko kanporaketan bizitakoaz, bertsolari-bertsozale hartu-emanaz eta arte-sorkuntzaz, orohar, arituko da Ainara Lasa.
    3498 osorik
  • >> 2011-11-09
    Bertsolaritzaren transmisioa, sendoago ikasturte berrian

    Bertsolaritzaren transmisioa, sendoago ikasturte berrian

    Bertsolaritzaren transmisioa Bertsozale Elkartearen proiektuaren zutabe nagusietakoa da. 2011-2012ko ikasturtea hasi berri den honetan, herrialde guztietan gogor ari dira lanean eta "pozteko modukoa da bertsolaritzaren transmisioa urtetik urtera eremu berriak irabazten ari dela ikustea", Bertsozale elkartearen esanetan. 3476 osorik
  • >> 2011-11-08

    Abenduaren 18an Illunben jokatuko den GPuntuko finalerako sarrerak salgai

    Abenduaren 18an Donostiako Illunbe zezen-plazan jokatuko den final handirako sarrerak salgai jarri ditu jada Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak. Hiru aukera izango ditu bertsozaleak sarrerok erosteko: Internetez, herrietako ohiko saltokietan nahiz Gpuntuko saioetan erosteko aukera izango da.
    3469 osorik
  • >> 2011-11-07

    Kilkerren Soka III abian jarriko du Leire Bilbaok asteazkenean Bonberenean

    Datorren asteazkenean, azaroaren 9an arratsaldeko 19.00etan hasiko du bere ibilbidea Kikerren soka egitasmoaren hirugarren faseak. Leire Bilbaok "Scanner" poesia liburua aurkeztuko du Bonberenean 19.00etan, eta zeregin horretan Xabier Mendiguren Elizegi izango du bidelagun. Aurkezpena Bonbereneako Literature&Art ekimenarekin eta Literatura Eskolarekin elkarlanean antolatu da, eta aste honetan zehar Tolosan burutuko den II. Literature&Art Astearen baitan txertatu da.
    3467 osorik
  • >> 2011-11-04

    Literatura Nobel Sariak euskaratzeko beka 2011

    Abian da XXV. Jokin Zaitegi Sariketa. rrasateko AED Elkarteak eta Elkar argitaletxeak, Kutxa Fundazioaren laguntzarekin, Jokin Zaitegi arrasatear idazlea gogoratzeko eta hark literatura unibertsala euskaratzen egindako ahaleginari jarraitzeko, XXV. Jokin Zaitegi Sariketa antolatzen dute, aurtengo Literaturako Nobel saridunaren lana itzultzeko erabiliko dena, ondorengo oinarrien arabera:
    3444 osorik
  • >> 2011-11-04
    Ainhoa Aranburu eta Marc Febrer Hitzetik Hortzeran

    Ainhoa Aranburu eta Marc Febrer Hitzetik Hortzeran

    Igandearekin hasiko du denboraldia Hitzetik Hortzerak, ordutegi berrian: 22:30ean. Ainhoa Aranburu eta Marc Febrer hartuko ditu Jon Artanok estreinako alean Bertsoaroa eta G PUNTUko saioak elkarrekin ikusteko. Duela lau urte jarri zuen martxan Aranburuk euskaldun berrientzako bertso-eskola Iruñeko Hizkuntza Eskolan. Urtez urte sendotu egin da egitasmoa, eta aurten bizkorren ibili direnek baino ez dute lortu lekua haren eskoletan. Zorioneko ikasle horietako bat da Marc Febrer. Febrer sortzez Menorcakoa da, eta Bartzelonan hasi zen euskara ikasten. Ainhoarekin ikasitakoari esker bertsotan ere egiten du, eta Maialen Lujanbiorekin egindako bertsoaldi baten bideoa eramango du programara froga gisara.
    3438 osorik
  • >> 2011-11-03
    Asvineneak afrikar dantza ikastaroa eskainiko du azaroan

    Asvineneak afrikar dantza ikastaroa eskainiko du azaroan

    Marie Toure ginearrak zuzenduko du ikastaroa eta hau zuzeneko perkusioarekin eskianiko zaie parte hartzaileei. Ikastaroa asteartetan eskainiko da Asvineneako egoitzan, 19.00-21.00 bitartean. Hilabete osoko kuota 45 eurokoa da (bazkideak 40 euro). Izena emateko 691 626 606 telefono zenbakira edo laidall@hotmail.com helbide elektronikoaren bitartez harremanetan jar daiteke. 3428 osorik
  • >> 2011-10-31

    Aitor Sarriegik punturik gehien eskuratu du Hondarribiako final-laurdenean

    Gpuntuaren final-laurdenetako hirugarren saioa jokatu da urriaren 29an Hondarribiko Jostaldi pilotalekuan arratsaldeko 17.30ean, 600 entzule bilduz. Aitor Sarriegi, Alaia Martin, Iñigo Izagirre, Amaia Agirre, Nahikari Gabilondo eta Haritz Casabal bertsolariak aurrez-aurre lehiatu dira. Itziar Etxezarretak jardun du gai-jartzaile lanetan. 3381 osorik
  • >> 2011-10-26
    Hondarribian jokatuko da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako hirugarren final-laurdenetako saioa

    Hondarribian jokatuko da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako hirugarren final-laurdenetako saioa

    Hondarribian jokatuko da datorren larunbatean, urriak 29, Gpuntua: 2011ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako hirugarren final-laurdenetako saioa. Jostaldi pilotalekuan izango da zita arratsaldeko 17.30ean. Beran aurrez aurre Aitor Sarriegi, Amaia Agirre, Iñigo Izagirre, Alaia Martin, Nahikari Gabilondo eta Haritz Casabal arituko dira. Gai-jartzaile lanetan Itziar Etxezarreta jardungo da. 3334 osorik
  • >> 2011-10-26
    Jexux Mari Irazu txapeldun GPuntuko Oñatiko final-laurdenean

    Jexux Mari Irazu txapeldun GPuntuko Oñatiko final-laurdenean

    Oñatiko Zubikoa kiroldegian lehitutako Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final-laurdenetan lehen postua eskuratu duen bertsolaria Jexux Mari Irazu izan da. Lehian bost bertsolari aritu dira Irazurekin batera Beñat Lizaso, Iñaki Gurrutxaga, Iñaki Zelaia, Agin Rezola eta Iban Urdangarin. 3332 osorik
  • >> 2011-10-21
    Manu Muniategiandikoetxearen erakusketa Basteron ikusgai

    Manu Muniategiandikoetxearen erakusketa Basteron ikusgai

    Manu Muniategiandikoetxearen lanaren erakusketa ikusgai dago Andoaingo Bastero Kulturgunean azaroaren 16a bitartean. Hiru lan aurkituko ditu bisitariak: Rodchenkoren omenetan egindako pieza biribilez osatutako eskultura, kurba edo oker kolekzioa eta zoruan kokaturiko eta jolasetatik sorturiko pieza. Guztiak eraikinarekin erlazioa sortuz.
    3330 osorik
  • >> 2011-10-20
    Asier Altunaren "Bertsolari" ikusgai zinema aretoetan

    Asier Altunaren "Bertsolari" ikusgai zinema aretoetan

    Donostiako Zinemaldian estreinatu ondoren, urriaren 14tik aurrera zine aretoetan ikusgai dugu Asier Altunaren "Bertsolari" filma. 2009ko Txapelketa Nagusiaren harira hasi zen filma prestatzen zuzendari bergararra eta orduko asmo hori dokumental ikusgarria bihurtu du: bertsolaritza, isiltasuna eta arte biluziaren inguruko hausnarketa ederra. Tolosan aurre-estreinaldia eman ondoren berriro ere ikusgai egongo da azaroaren 4 eta 7an. 3325 osorik
  • >> 2011-10-20
    Abian dira zientzia eta teknologiaren dibulgaziorako 2011ko Caf-Elhuyar sariak

    Abian dira zientzia eta teknologiaren dibulgaziorako 2011ko Caf-Elhuyar sariak

    Elhuyar Fundazioak eta CAF enpresak abian jarri dituzte 2011ko CAF-Elhuyar sariak. Zientzia eta teknologiaren arloko gaien eta ikerketen euskarazko dibulgazioa, kazetaritza eta narrazio-lanak bultzatzeko helburua du sariketa honek, eta badira 18 urte sariketa abian jarri zenetik. Hiru kategoria egongo dira aurten ere: Dibulgazio–artikulu originalak, Gazteei zuzendutako zientzia-narrazioak eta Zientzia-kazetaritzaren arloko lanak. Parte-hartzaileek 2012ko urtarrilaren 27 arte izango dute haien lanak edozein kategoriatara bidaltzeko aukera.
    3324 osorik
119 guztira: 1-etik 20-ra erakusten dira
Euskararen normalizazioaren gaineko berriak
UEMAren Batzar Nagusiak 2012ko egitasmoa onartu eta udal gehiago izango dituela iragarri du

UEMAren Batzar Nagusiak 2012ko egitasmoa onartu eta udal gehiago izango dituela iragarri du

UEMAko ordezkari politikoek 2012ko egitasmoa eta aurrekontua onartu dituzte aho batez Zumaian egindako batzarrean. Aurtengo erronkarik handiena lurgunea handitzea izango da.
4046 osorik

Eskerrak Zuri 2011: Tolosa Kantari, Baso-Lur eta Euskara irakasle euskaldun berriak

Eskerrak Zuri 2011: Tolosa Kantari, Baso-Lur eta Euskara irakasle euskaldun berriak

Eskerrak Zuri 2011 aipamenak Tolosa Kantariri, Baso-Lur enpresari eta euskara irakasleeuskaldun berriei eskaini dizkie. Honela, euskararen normalizazioan, eremu ezberdinetan, lanketa berezia egin duten pertsona edota erakundeei eskerrak eman dizkie Galtzaundi Euskara Taldeak. 3785 osorik

Euskarazko hedabideek erakundeen konpromisoa behar dute

Euskarazko hedabide ez publikoen IRITZIA. Bederatzi hilabete badira euskarazko hedabide ez publikook agerraldi publikoa eta kanpaina bateratua egin genituela, hiru helburu nagusirekin:
3713 osorik

Mintzalaguna proiektuaren ikasturte hasiera

Mintzalaguna proiektuaren ikasturte hasiera

Galtzaundik hasiera eman dio Mintzalaguna 2011-12 ikasturteari Iurre Elkartean. Talde gehienak urrian zehar lanean martxan baziren ere azaroaren 2an eman zitzaion hasiera ofiziala, talde guztiak elkartuz eta elkarren berri emanez. Galtzaundi Euskara Taldeak merienda baten bitartez eskerrak eman nahi izan zizkien proiektuaren parte-hartzaileei, bai hiztun eta baita ikasleei ere. Izan ere, Galtzaundik bigarren urtez jarraian heldu dio Mintzalaguna egitasmoari eta iaz egindako lanari aurten jarraipena emateko ilusioz azaldu da.
3427 osorik

Mintzola Fundazioak Euskal Herriko Ahozko Corpusaren Diagnosia egiteko egitasmoa jarri du martxan

Egitasmoak Euskal Herrian ahozko ondarea jasotzeko egin diren grabazio guztien katalogazioa egitea eta funtsen egoeraren argazkia ateratzea bilatzen du. Hasiera batean, ahozko dokumentuen eta funts guztien katalogazioa egin nahi da, ondoren funtsen egoera eta ezaugarriak zerrendatzea eta azkenik ikerketa eta transmisiorako diagnosia eta proposamenak egingo dira.
3344 osorik

2012arekin, .EUS domeinuaren eskaera

Ekainaren 19an hasi eta 24ra bitarte, ICANN erakundea bere 41. bilera egiten ari da Singapur-en. Eta gaur, ekainak 20, domeinu berrien prozesuan inflexio-puntu bat suposatzen duen erabaki bat hartu du ICANNek: 2012ko urtarrilaren 12an lehen mailako domeinu orokor berriak eskatzeko aukera irekiko da.
2624 osorik

Bazkideentzako zozketak

Bai Euskarari Zozketa

Bai Euskarari Ziurtagiria duten Tolosaldeko saltoki, enpresa eta era guztietako entitateetan eskuratu daitezke Bai Euskarari Zozketaren boletoak 150 osorik
© Galtzaundi Kultur Elkartea

Helbidea: Nafarroa etorb., 6; 20400 Tolosa
Tel.: 943 655 004
e-posta: erredakzioa@galtzaundi.com

Zerbitzua eta lana euskaraz