Amaroztarrek kirol, kultur eta osasun ekipamenduak eskatu dituzte
Jonathan, Gorka eta Antton izan dira Amarotz auzoko partaidetza prozesu hau diseinatu duten Parte Hartuz taldeko kideak. Amarotz-eko bizilagunekin egin beharreko azken bilkuraren aurretik elkartu dira Galtzaundirekin. "Gure lana auzo kontsulta diseinatu, ekarpenak jaso eta ondorioen txostena egitea zen. Ondorio horiek aurkeztu dizkiegu, proposatutako proiektuen gainean eztabaidatu dugu, orain eurek jarraitu behar dute prozesuarekin", azaldu dute. Horretarako metodologia bat proposatuko diete auzotarrei: "Badira proiektu batzuk auzotar askok proposatu dituztenak. Horiek, banan-bana aztertu, proiektuaren ezaugarrietaz eztabaidatu eta sakonago landu beharko dituzte. Azken finean, proiektu garrantzitsu bakoitzeko partaidetza prozesu txiki bat egin beharko dute". Izan ere, esku artean duten txostena auzotarrek auzoaz egiten duten argazki orokor bat da besterik ez da, eta ezer egiten hasi aurretik, beharrezkoa da guztia ongi xehetzea.
Partaidetza bikaina
Urtarrilaren 22 eta 23ko asteburuan egin zen auzo kontsulta Amarotzen. Eguraldi eskasa egin zuen, baina hala ere auzotarrak erruz hurbildu ziren partaidetza paneletara. Parte Hartuz taldea oso gustura dago ekimenak izan duen erantzunarekin. "Normalean jendea hurbiltzen da partaidetza guneetara, baina gehienek ez dituzte beren ekarpenak egiten. Hemen bi gauzak gertatu ziren: partaidetza paneletara hurbildu eta bere ekarpenak egin zituzten amaroztarrek". Guztira hirurehun pertsonek hartu zuten parte eta 450 ekarpen jaso ziren. Arrakastaren gakoa Auzo Elkarteak egindako lana dela aitortu dute teknikariek: Kartelak jarri zituzten, bilera informatiboak antolatu ziren, jendea mugiarazi zuten.... Lan handia egin dute partaidetza prozesu hau ondo atera zedin. Argi dago pisu handia dutela auzoan".
Eskaera nagusiak
Alor ezberdinetako eskaera ugari egin zituzten auzotarrek urtarrilaren 22 eta 23ko jardunaldietan. Baina badira zenbait proiektu auzotar ugarik beharrezkotzat ikusi dituztenak. Lau ideietan laburbildu daitezke: kultura, kirol eta osasun ekipamenduak eta Tolosa herrigunearekin komunikazio-bideak zein garraioa.
Kultur ekipamenduei dagokionez, auzotar askok beharrezkotzat jo dute kultur eginkizunetarako eraikin bat egitea. Kirolaren esparruan ere ekarpen ugaritan errepikatu da kirol anitzetarako espazio estali baten beharra. "Proiektu hau auzoan egingo den urbanizazio berriarekin lotzen dute. Urbanizazioaren eta auzo zaharraren artean egingo den lotura-gunean frontoi bat egitea aurreikusten da. Bada, frontoi hori baliatuz kirol ezberdinak egiteko espazio estalia egokitu nahi dute. Urbanizazio berriaren proiektuan ordea ez da horrelakorik aurreikusten". Leku berean, aisialdirako gune berde bat jartzeko proposamena ere orokorra izan da.
Osasun arloan, osasun zerbitzuen hobekuntza aldarrikatu dute. "Asko izan dira pediatraren kontsulta auzoan jartzea eskatu dutenak". Bizilagunen beste kezka iturria Tolosa herrigunea eta auzoaren arteko komunikazio-bideak dira: "Batetik, garraio publikoaren ordutegia zabaldu eta ugaritzea eskatzen dute, eta horrekin batera geltoki bat jartzea; gezurra badirudi ere, Amarotz-en ez dago autobusaren zain egoteko markesinarik. Bestalde, espaloiak, bide-gorriak eta abar hobetzea ere eskaeren artean dago".
Kutxazain automatikorik ez izatea; horra hor amaroztarren beste gabezia nagusia. "Kasu honetan eskaera hori betetzea ez dirudi oso zaila denik. Gainera, Amarotz-eko komertzioa sustatuko luke. Izan ere, dirua ateratzera Tolosara joan behar baduzu bertan egiten dituzu erosketak". Komertzioa sustatu behar ote den ere eztabaidatu da partaidetza prozesuan. Egiari zor, gutxi dira horren beharra ikusi dutenak, baina Parte Hartuz taldekoen iritziz, komertzio biziago bat izateak ekarpen handia egingo lioke auzoari.
Gune berdeak, lurpeko aparkalekuak, auzora autoz sartzeko lurpeko sarbidea, gazteentzako guneak... mota guztietako eskaerak bildu dituzte. "Baina aipatutako kultur, kirol eta osasun ekipamenduen gainekoei eman behar zaie lehentasun gehien, horiek izan baitira parte hartzaileak ia aho batez eskatu dituztenak. Jendeak eta udaletxeak kontutan hartu beharko lituzkete".
Zailena eginda dago: partaidetzaren bidea ireki dute Amarotzen. "auzotarrek lan egiteko bide hau ontzat hartu dute; gure ustez, ez emaitzak bakarrik, partaidetza prozesua bera eredutzat hartu beharko lukete, aurrerantzean sortzen diren proiektu eta asmo berriak gauzatzeko orduan". Bai amaroztarrek, bai Tolosako gainontzeko auzoek, eta baita Udalak berak ere.
Herriko 21 enpresaren hizkuntza portaeraren datuak bildu ditu Adunako Udalak
Galtzaundirekin sinatutako hitzarmenaren bidez eta Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen aholkularitzapean, Adunako enpresetan euskararen erabilera bultzatzeko lehenengo urratsa eman du Udalak. Egitasmoaren baitan, Galtzaundiko teknikari bat harremanetan jarri da herriko enpresekin eta, bertako arduradunen laguntzaz, euskararekin nola jokatzen duten jaso du. 21 enpresatako datuak bildu dituzte, eta, etorkizunari begira, nolako laguntzak eskainiko dituen aztertzen ari da Udala. 
ABIZENAK EUSKARAZKO GRAFIAZ JARTZEKO KANPAINA JARRI DU ABIAN UEMAK
Galtzaundik eta Adunako Udalak hitzarmena sinatu dute bertako lan munduan euskara planak sustatzeko
Nafarroa Oinez festara joateko autobusak
Aurten Etxarri-Aranatz-eko Ikastola arduratuko da Nafarroa Oinez festa antolatzeaz. Urriaren 18an ospatuko da jaia, eta bertara joateko autobusak antolatu ditu Galtzaundik. Izena emateko epea zabalik dago jada. 
Hemen dira Gipuzkoa eta Nafarroako euskararen aldeko jaiak
Etxarri Aranatzen ospatuko den Nafarroa Oinez 2009ra joateko autobusak jarriko ditu aurten ere Galtzaundik. Gerturatu zaitez gure egoitzara izena ematera.

Eskualdeko UEMAko herrietako euskaltegietako matrikulazio kanpaina
Eskualdeko Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko udalek babesa adierazi diote Aitzol Tolosako udal euskaltegiak eta Andoaingo AEK-k abian jarri duten matrikulazio kanpainari. Aurten, udalak ahalegin berezia egiten ari dira herriz herri ikasle taldeak sortzeko, eta, horretarako, udaletxeetan izena emateko aukera eman dute, diru laguntzak eskaintzeaz aparte. Helburu nagusiak hauek dira: erdaldunak euskarara hurbiltzea eta euskaldun alfabetatugabeek alfabetatze taldeetan izena ematea 
Dagoeneko martxan da eskualdeko UEMAko herrietako merkataritza kanpaina. Eskualdean zazpi herrietako establezimenduek jaso dituzte bisitak: Leaburu-Txarama, Ikaztegieta, Irura, Anoeta, Alegia, Aduna eta Altzo. UEMAko Tolosaldeko beste herrietan berriz, irailean gauzatuko da merkataritza kanpaina.

Baztandarren Biltzarrera joateko autobusak
Galtzaundi Euskara Taldeak, uztailaren 19an, Elizondon ospatuko den Baztandarren Biltzarrera joateko autobusak antolatu ditu. Autobusak goizeko 9:00tan irtengo dira Tolosako Tren geltokitik eta itzulera, arratsaldeko 19:00tan izango da.

Tolosaldeko euskararen semaforoa
Eskualdean, euskalgintzaren eremuan eta euskararen inguruan gertatzen diren notizia guztien berri emateko, Tolosaldean blog berria sortu dute. Blogaren helbidea, euskararensemaforoa.blogspot.com da.

Eskualdeko semaforoetan kartel batzuk agertu dira, "Semaforoak euskaraz" leloarekin (ikus argazkiak). Harrigarriena da kartelak ez dituela inork sinatu, eta inork ez duela bere gain hartu kanpaina hori. Oinezkoek zein gidariek harriduraz hartu dute kanpaina, eta herritarren artean hainbat hipotesi zabaldu dira, baina inork ez daki erabateko ziurtasunez nondik sortu den kartel horiek jartzea.

Harategiei zuzenduriko kanpaina eskualdean
Kontseiluak, Bai Euskarari Ziurtagiriak, UEMAk eta Galtzaundik, beste eskualde batzuetako euskalgintzarekin elkarlanean eta udalen laguntzarekin, harategietako hornitzaileei zuzendutako kanpaina martxan jarriko dute.

Galtzaundik Ibilaldira joateko autobusak antolatu ditu
Maiatzaren 31ean ospatuko da Bizkaiko Ikastolen festa Galdakaon. Galtzaundik, autobusak antolatu ditu festaren ospakizunera joateko eta horretarako, Galtzaundiko egoitzan izena eman behar da. Anima zaitezte! 
Anbulatorioetan zerbitzua euskaraz eskatzeko agerraldia
Dagoeneko 11 dira mozioarekin bat egin duten udalak. Maiatzaren 7an, arratsaldeko 19:00tan, Villabonako anbulatorioan egindako agerraldian, Marimi Ugalde, Irurako alkatesak mozioa irakurri zuen. Euskalgintzako eragile desberdinen atxikimenduak jasotzeaz gain, EHEko eta Behatokiko ordezkariak ere bertan egon ziren. 
Alegia, Elduain eta Baliarraingo udalek bat egin dute osakidetzaren aurkako mozioarekin
Tolosaldean, UEMAko hamaika udalek onartu dute mozioa.
Mozioa jendaurrean irakurriko dute Villabonako anbulatorioaren aurrean, maiatzaren 7an, 19:00etan.

Gaztelu, Irura, Amezketa eta Ikaztegietako udalek ere onartu dute osakidetzaren aurkako mozioa
Gazteluko, Irurako, Amezketako eta Ikaztegietako udalek ere onartu dute Osakidetzaren aurkako mozioa. Horrenbestez, zortzi dira mozioarekin bat egin duten udalak, aurreko asteetan Adunako, Anoetako, Orexako eta Altzoko udalek ere onartu baitzuten mozioa. Aste honetan bertan, beste udal batzuek ere osoko bilkuretan eztabaidatu eta bozkatuko dute mozioa. Alegian eta Elduainen, adibidez, gaur bertan bozkatuko dute.

Galtzaundik eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiak elkarlan hitzarmena sinatu dute
Apirilaren 28an, asteartean, Galtzaundi Euskara Taldeak eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiak elkarlan hitzarmena sinatu dute Ibarrako Kultur etxean. Hitzarmen honen bitartez hainbat ekimen martxan jarri dira eta guztiaren berri eman dute eskainitako agerraldian. 
Hizkuntza Eskubideen inguruko mahai-ingurua
Maiatzaren 3an, Ondarroan ospatuko den Hizkuntza Eskubideen Egunarekin loturik, mahai-ingurua egingo da, apirilaren 29an, arratsaldeko 19:30ean, Villabonako zineko erakusketa gelan. 
Galtzaundi Euskara Taldearen eta Behatokiaren arteko hitzarmena
Apirilaren 28an, asteartean, arratsaldeko 16:00tan, Ibarrako Kultur etxean, Galtzaundi Euskara Taldearen eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiaren arteko elkarlan hitzarmena sinatuko da. Bertan, elkarlanaren nondik norakoak azalduko dira, baita martxan jarrita dauden ekimenak ere.

"Euskaraz seguruago" kanpaina ere Tolosaldean
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak, Hizkuntz Eskubideen Behatokiak eta Ziurtagiriaren elkarteak abiatu duen Euskaraz seguruago kanpainaren berri eman dute. Egitasmo honen bitartez euskararentzat esparruak garatu eta zabaldu nahi dira, bizitza normaltasunez egiteko. Euskaldunok euskaraz bizi nahi dugu, baina nabarmenak dira egunero topatzen ditugun ezintasunak. Horien adibide dira aseguru-etxekin izaten ditugun hartu-emanak. "euskaraz seguruago" kanpainaren helburua da aseguru-etxeek eskaintzen duten zerbitzua euskaraz ere jasotzea 
VI. Hizkuntza Eskubideen Eguna ospatuko da Ondarroan
"Euskaraz biziz Euskal Herri euskalduna eraiki" lelopean ospatuko da, maiatzaren 3an, Ondarroan VI. Hizkuntza Eskubideen eguna. Egun osoan euskaraz bizi eta gozatzeko egitarau zabala izango da, kale animazio, herri-bazkari, ikuskizun, gune, kontzertu eta abarrekin. Zesatek! Eta Trikizio taldeak izango dira oholtza gainean. Eguneko leloa ozen aldarrikatzeko manifestazioa eta ekitaldi nagusia ere izango dira bazkalaurrean 
Aduna, Anoeta, Orexa eta Altzoko Udalek onartu dute osakidetzaren aurkako mozioa
UEMAk proposatuta, Adunako, Anoetako, Orexako eta Altzoko udalek Osakidetzaren azken lanpostu deialdiaren aurkako mozioa onartu dute, udal guztietan aho batez. Izan ere, Osakidetzak ez du bermatu eskualdeko anbulatorioetan lanean hasiko diren langile berriak tratua euskaraz emateko gai izango direnik. Tartean, familia medikuak eta erizainak daude, eta deialdiak eskualdeko UEMAko herri gehienei eragiten die.
Hilabetea amaitu aurretik, UEMAko udal gehienetan landuko dute mozioa, eta maiatzaren 7an mozioa jendaurrean irakurriko dute.
Galtzaundik egindako ekoizpenak
Helbidea: Nafarroa etorb., 6; 20400 Tolosa
Tel.: 943 655 004
e-posta: erredakzioa@galtzaundi.com
Laguntzaileak: