>> 2009-09-07
Galtzaundi itxura berriarekin itzuli da oporretatik

Galtzaundi itxura berriarekin itzuli da oporretatik

Kanpotik eta barrutik, goitik-behera itxura-aldatzeko baliatu ditu aurtengo oporrak Galtzaundi hamabostekariak. Diseinu berriak, aldizkari frexkoagoa, erakargarriagoa eta irakurterrazagoa lortu nahi du. Zuek esan beharko duzue helburua lortu den ala ez.
175. alean estreinatu zuen Galtzaundik azkeneko diseinua. Apirilean kaleratu zen berriz, Tolosaldeko herri aldizkariaren 300. alea. Orduan jabetu zen Galtzaundiko erredakzio batzordea, 125 ale igaro zirela azkenekoz aldizkariaren luck-a aldatu zenetik. 300 kandela piztu beharrean, diseinu berria oparitu die Galtzaundik irakurleei.

Ikasturte berriarekin batera estreinatu du Tolosaldeko hamabostekariak diseinu berria. 307. aleko azala eta mamiak ez du zerikusirik oporretara joan aurretik kaleratu zen 306. zenbakiarekin. Azala, edukien maketazioa, publizitatearen kokapena... berplanteatu egin dira, helburu batekin: Aldizkari erakargarriagoa eta irakurterrazagoa lortzea.

Galtzaundi berrian, argazkiek garrantzia handiagoa izango dute. Irudien eta testuen oreka aurkitu nahi da, orrietan airea sartzen utziz, irakurketa atseginagoa izan dadin.

Edukien antolaketa aldiz, orain artekoaren oso antzekoa da: Iritziaren leihoa, normalizazioa, erreportaia, elkarrizketa, eskualdeko albisteak, kultura eta kirol saltsa ataletan sailkatuko dira aldizkari bakoitzean jorratutako gaiak.  Garrantzia berezia eman zaie, erreportaia nagusiari eta elkarrizketari. Honen arrazoia, Galtzaundik gaiak luze eta zabal jorratzearen alde egindako apustua da.

Aipatutakoez gain, irakurleak berrikuntza txiki batzuk ere igarriko ditu Galtzaundi berrian.

Kolaboratzaile berriak
Galtzaundik leiho bat zabaldu dio informazio praktikoari. Atal berri honen bidez, elikadura, internet, mendizaletasuna eta euskal literaturaren berri jasoko duzue. Alor bakoitzean adituak diren kolaboratzaileek beteko dute atal hau, euren artean txandakatuz.

Elikadurari buruz hitz egingo du Koxk atalean Amaia Etxetxipia nutrikzio aholkulariak. Jone Gorostarzu irakurle porrokatuak berriz, euskal literaturak emandako obrak proposatuko ditu, Irakurlearen begietatik tartean. Eskualdea eta bere inguruak ezagutzeko ibilaldiak ere ekarriko ditugu Bidean atalera. Josu Iztueta arduratuko da zeregin horretaz. Azkenik, Internet-ek ere izango du txokoa Txarli Gesteira alegiarraren eskutik. Bera, internet-en topatutako web orri interesgarrienei buruz, eta teknologia berrien gainean jardungo da Zintzilik atalean.

Normalizazio atalak ere badu berrikuntza bat: Orri bat izatetik, bi orri izatera igaro da. Galtzaundi Euskara Taldeko normalizazio sailak burutzen dituen egitasmoen berri emateaz gain, euskararensemaforoa.blogspot.com blog-ean zintzilikatutako ekarpenik interesgarrienentzako tartea zabalduko du. Bestalde, Euskara Taldeko kultura sailak antoltutako ekintzen berri ere bertan emango da.

Aldaketa hauetaz gain, badira berrikuntza txiki gehiago ere. Baina ez ditugu denak agerian utziko. Hasi orriz-orri, Galtzaundi berria arakatzen, ea zer aurkitzen duzuen!
 
 
Euskararen normalizazioaren gaineko berriak

Herriko 21 enpresaren hizkuntza portaeraren datuak bildu ditu Adunako Udalak

Galtzaundirekin sinatutako hitzarmenaren bidez eta Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen aholkularitzapean, Adunako enpresetan euskararen erabilera bultzatzeko lehenengo urratsa eman du Udalak. Egitasmoaren baitan, Galtzaundiko teknikari bat harremanetan jarri da herriko enpresekin eta, bertako arduradunen laguntzaz, euskararekin nola jokatzen duten jaso du. 21 enpresatako datuak bildu dituzte, eta, etorkizunari begira, nolako laguntzak eskainiko dituen aztertzen ari da Udala. 628 osorik

ABIZENAK EUSKARAZKO GRAFIAZ JARTZEKO KANPAINA JARRI DU ABIAN UEMAK

551 osorik

Galtzaundik eta Adunako Udalak hitzarmena sinatu dute bertako lan munduan euskara planak sustatzeko

508 osorik

Nafarroa Oinez festara joateko autobusak

Aurten Etxarri-Aranatz-eko Ikastola arduratuko da Nafarroa Oinez festa antolatzeaz. Urriaren 18an ospatuko da jaia, eta bertara joateko autobusak antolatu ditu Galtzaundik. Izena emateko epea zabalik dago jada.  496 osorik

Hemen dira Gipuzkoa eta Nafarroako euskararen aldeko jaiak

Etxarri Aranatzen ospatuko den Nafarroa Oinez 2009ra joateko autobusak jarriko ditu aurten ere Galtzaundik. Gerturatu zaitez gure egoitzara izena ematera.

492 osorik

Eskualdeko UEMAko herrietako euskaltegietako matrikulazio kanpaina

Eskualdeko Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko udalek babesa adierazi diote Aitzol Tolosako udal euskaltegiak eta Andoaingo AEK-k abian jarri duten matrikulazio kanpainari. Aurten, udalak ahalegin berezia egiten ari dira herriz herri ikasle taldeak sortzeko, eta, horretarako, udaletxeetan izena emateko aukera eman dute, diru laguntzak eskaintzeaz aparte. Helburu nagusiak hauek dira: erdaldunak euskarara hurbiltzea eta euskaldun alfabetatugabeek alfabetatze taldeetan izena ematea 461 osorik

Merkataritza kanpaina martxan

Dagoeneko martxan da eskualdeko UEMAko herrietako merkataritza kanpaina. Eskualdean zazpi herrietako establezimenduek jaso dituzte bisitak: Leaburu-Txarama, Ikaztegieta, Irura, Anoeta, Alegia, Aduna eta Altzo. UEMAko Tolosaldeko beste herrietan berriz, irailean gauzatuko da merkataritza kanpaina.

437 osorik

Baztandarren Biltzarrera joateko autobusak

Baztandarren Biltzarrera joateko autobusak

Galtzaundi Euskara Taldeak, uztailaren 19an, Elizondon ospatuko den Baztandarren Biltzarrera joateko autobusak antolatu ditu. Autobusak goizeko 9:00tan irtengo dira Tolosako Tren geltokitik eta itzulera, arratsaldeko 19:00tan izango da.

 

426 osorik

Tolosaldeko euskararen semaforoa

Tolosaldeko euskararen semaforoa

Eskualdean, euskalgintzaren eremuan eta euskararen inguruan gertatzen diren notizia guztien berri emateko, Tolosaldean blog berria sortu dute. Blogaren helbidea, euskararensemaforoa.blogspot.com da.

  

424 osorik

Semaforoak euskaraz?

Semaforoak euskaraz?

Eskualdeko semaforoetan kartel batzuk agertu dira, "Semaforoak euskaraz" leloarekin (ikus argazkiak). Harrigarriena da kartelak ez dituela inork sinatu, eta inork ez duela bere gain hartu kanpaina hori. Oinezkoek zein gidariek harriduraz hartu dute kanpaina, eta herritarren artean hainbat hipotesi zabaldu dira, baina inork ez daki erabateko ziurtasunez nondik sortu den kartel horiek jartzea.

420 osorik

Harategiei zuzenduriko kanpaina eskualdean

Kontseiluak, Bai Euskarari Ziurtagiriak, UEMAk eta Galtzaundik, beste eskualde batzuetako euskalgintzarekin elkarlanean eta udalen laguntzarekin, harategietako hornitzaileei zuzendutako kanpaina martxan jarriko dute.

401 osorik

Galtzaundik Ibilaldira joateko autobusak antolatu ditu

Maiatzaren 31ean ospatuko da Bizkaiko Ikastolen festa Galdakaon. Galtzaundik, autobusak antolatu ditu festaren ospakizunera joateko eta horretarako, Galtzaundiko egoitzan izena eman behar da. Anima zaitezte! 400 osorik

Anbulatorioetan zerbitzua euskaraz eskatzeko agerraldia

Anbulatorioetan zerbitzua euskaraz eskatzeko agerraldia

Dagoeneko 11 dira mozioarekin bat egin duten udalak. Maiatzaren 7an, arratsaldeko 19:00tan, Villabonako anbulatorioan egindako agerraldian, Marimi Ugalde, Irurako alkatesak mozioa irakurri zuen. Euskalgintzako eragile desberdinen atxikimenduak jasotzeaz gain, EHEko eta Behatokiko ordezkariak ere bertan egon ziren. 397 osorik

Alegia, Elduain eta Baliarraingo udalek bat egin dute osakidetzaren aurkako mozioarekin

Tolosaldean, UEMAko hamaika udalek onartu dute mozioa.

Mozioa jendaurrean irakurriko dute Villabonako anbulatorioaren aurrean, maiatzaren 7an, 19:00etan.

390 osorik

Gaztelu, Irura, Amezketa eta Ikaztegietako udalek ere onartu dute osakidetzaren aurkako mozioa

Gazteluko, Irurako, Amezketako eta Ikaztegietako udalek ere onartu dute Osakidetzaren aurkako mozioa. Horrenbestez, zortzi dira mozioarekin bat egin duten udalak, aurreko asteetan Adunako, Anoetako, Orexako eta Altzoko udalek ere onartu baitzuten mozioa. Aste honetan bertan, beste udal batzuek ere osoko bilkuretan eztabaidatu eta bozkatuko dute mozioa. Alegian eta Elduainen, adibidez, gaur bertan bozkatuko dute.

 

385 osorik

Galtzaundik eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiak elkarlan hitzarmena sinatu dute

Galtzaundik eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiak elkarlan hitzarmena sinatu dute

Apirilaren 28an, asteartean, Galtzaundi Euskara Taldeak eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiak elkarlan hitzarmena sinatu dute Ibarrako Kultur etxean. Hitzarmen honen bitartez hainbat ekimen martxan jarri dira eta guztiaren berri eman dute eskainitako agerraldian. 383 osorik

Hizkuntza Eskubideen inguruko mahai-ingurua

Maiatzaren 3an, Ondarroan ospatuko den Hizkuntza Eskubideen Egunarekin loturik, mahai-ingurua egingo da, apirilaren 29an, arratsaldeko 19:30ean, Villabonako zineko erakusketa gelan. 381 osorik

Galtzaundi Euskara Taldearen eta Behatokiaren arteko hitzarmena

Apirilaren 28an, asteartean, arratsaldeko 16:00tan, Ibarrako Kultur etxean, Galtzaundi Euskara Taldearen eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiaren arteko elkarlan hitzarmena sinatuko da. Bertan, elkarlanaren nondik norakoak azalduko dira, baita martxan jarrita dauden ekimenak ere.

379 osorik

"Euskaraz seguruago" kanpaina ere Tolosaldean

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak, Hizkuntz Eskubideen Behatokiak eta Ziurtagiriaren elkarteak abiatu duen Euskaraz seguruago kanpainaren berri eman dute. Egitasmo honen bitartez euskararentzat esparruak garatu eta zabaldu nahi dira, bizitza normaltasunez egiteko. Euskaldunok euskaraz bizi nahi dugu, baina nabarmenak dira egunero topatzen ditugun ezintasunak. Horien adibide dira aseguru-etxekin izaten ditugun hartu-emanak. "euskaraz seguruago" kanpainaren helburua da aseguru-etxeek eskaintzen duten zerbitzua euskaraz ere jasotzea 378 osorik

VI. Hizkuntza Eskubideen Eguna ospatuko da Ondarroan

"Euskaraz biziz Euskal Herri euskalduna eraiki" lelopean ospatuko da, maiatzaren 3an, Ondarroan VI. Hizkuntza Eskubideen eguna. Egun osoan euskaraz bizi eta gozatzeko egitarau zabala izango da, kale animazio, herri-bazkari, ikuskizun, gune, kontzertu eta abarrekin. Zesatek! Eta Trikizio taldeak izango dira oholtza gainean. Eguneko leloa ozen aldarrikatzeko manifestazioa eta ekitaldi nagusia ere izango dira bazkalaurrean 375 osorik

Aduna, Anoeta, Orexa eta Altzoko Udalek onartu dute osakidetzaren aurkako mozioa

UEMAk proposatuta, Adunako, Anoetako, Orexako eta Altzoko udalek Osakidetzaren azken lanpostu deialdiaren aurkako mozioa onartu dute, udal guztietan aho batez. Izan ere, Osakidetzak ez du bermatu eskualdeko anbulatorioetan lanean hasiko diren langile berriak tratua euskaraz emateko gai izango direnik. Tartean, familia medikuak eta erizainak daude, eta deialdiak eskualdeko UEMAko herri gehienei eragiten die.

Hilabetea amaitu aurretik, UEMAko udal gehienetan landuko dute mozioa, eta maiatzaren 7an mozioa jendaurrean irakurriko dute.

 

373 osorik

Bazkideentzako zozketak

Galtzaundik egindako ekoizpenak

Galtzaundik egindako ekoizpenak merkeago lortzeko aukera izango dute bazkideek. 152 osorik

Autobus zerbitzuetan beherapena

Galtzaundik antolatzen dituen autobus zerbitzuak erabiltzean, 3 euroko beherapena izango dute bazkideek. 151 osorik

Bai Euskarari Zozketa

Bai Euskarari Ziurtagiria duten Tolosaldeko saltoki, enpresa eta era guztietako entitateetan eskuratu daitezke Bai Euskarari Zozketaren boletoak 150 osorik
© Galtzaundi Kultur Elkartea

Helbidea: Nafarroa etorb., 6; 20400 Tolosa
Tel.: 943 655 004
e-posta: galtzaundi@galtzaundi.com

Zerbitzua eta lana euskaraz

Laguntzaileak:
Gipuzkoako Aldundia Eusko Jaurlaritza