Izan bazkide

 

 

Galtzaundi Euskara Taldea irabazi asmorik gabeko elkartea da, euskararen erabileraren alorrean hainbat normalizazio lan burutzen ari dena ondorengo alor hauek jorratuz:

·        Normalizazioa:, TEPE (Tolosaldeako Euskararen Plan Estrategikoa) eta EBPN (Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia) uztartuz. Horien jarraipenaz gain, hainbat egitasmo burutu dira: gastronomia elkarteetan euskararen erabilera sustatzeko, enpresa munduan...

·        Galtzaundi aldizkaria, hamabostean behin kaleratzen da eskualdeko gaiak bilduz. Sail honetan bestelako argitalpenak egiten dira noiz behinka; esate  baterako, poesia liburuxka, Gerra Zibilari buruzko liburua eta abar luze bat.

·        Kultura: Tolosaldeako bailara osorako hainbat ekitaldien antolaketa. Ipuin kontalariak, antzerki emanaldiak, txotxongiloak, bertso saioak, bakarrizketak, poesia emanaldia, euskarazko komikien lehiaketa, literatura hitzaldia, Eskerrak Zuri aipamen bereziak...

 

Hizkuntza normalizazioan aurrera egin nahi baduzu eta Galtzaundi aldizkaria etxean jasotzeaz gain gure egitasmoak aurrera eramateko zure laguntza eskaini nahi baduzu, egin zaitez bazkide!

 

 

Bazkidetzeko eskaera

Galtzaundiko bazkide izan nahi baduzu bete ezazu azpiko formularioa:

Galtzaundiko bazkideek dituzten deskontuak

Galtzaundik egindako ekoizpenak

Galtzaundik egindako ekoizpenak merkeago lortzeko aukera izango dute bazkideek.

Autobus zerbitzuetan beherapena

Galtzaundik antolatzen dituen autobus zerbitzuak erabiltzean, 3 euroko beherapena izango dute bazkideek.

Bai Euskarari Zozketa

Bai Euskarari Ziurtagiria duten Tolosaldeko saltoki, enpresa eta era guztietako entitateetan eskuratu daitezke Bai Euskarari Zozketaren boletoak
© Galtzaundi Kultur Elkartea

Helbidea: Nafarroa etorb., 6; 20400 Tolosa
Tel.: 943 655 004
e-posta: galtzaundi@galtzaundi.com

Zerbitzua eta lana euskaraz