• >> 2012-01-25
    Leidorrek proiektore digitala martxan du

    Leidorrek proiektore digitala martxan du

    Datorren osegunean "Le havre" filmeak Leidorrek erosi berri duen proiektore digitala estreinatuko du Tolosako zinema aretoak. Aurrerantzean eskainiko diren filme eta proiekzioak digitalezko formatuan eskainiko dira Tolosako Udaleko Kultur Zinegotziak, Edurne Mendiak, jakinarazi moduan.
    4140 osorik
  • >> 2012-01-24
    Rockaren klasikoak era akustikoan izango dira ostiralean Errota Tabernan

    Rockaren klasikoak era akustikoan izango dira ostiralean Errota Tabernan

    Tolosako Errota Tabernak kultur egitarauari helduko dio datorren asteburuan. Izan ere, ostiralean, gaueko 23.00etan hasita Bikustik bikotearen txanda izango da eta larunbatean ordu berdinean ordea, Paul San Martin pianojolearen doinuak entzungo dira Tolosako Errota Tabernan. 4138 osorik
  • >> 2012-01-24
    850 bertsozalek bete zuten Leidor Txolarreren Jaialdian

    850 bertsozalek bete zuten Leidor Txolarreren Jaialdian

    Txolarre irratiko arduradunak gustura azaldu dira larunbatean ospatutako bertso jaialdiarekin: "arrakastatsua izan da beste behin Txolarre irratiaren bertso saioa. Hirugarren urtez jarraian, Leidor bete dute bertsozaleek, eta zoritxarrez, izan da sartu ezinean geratu denik ere". Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Jexux Mari Irazu, Amets Arzallus eta Aitor Sarriegik saio "bikaina" eskaini zutela azpimarratzen dute Txolarretik, Amaia Agirre gai jartzailearen lan goraipatuz: "asmatu baitzuen gai orijinalak eta zer esana emango zutenak proposatzen". 4137 osorik
  • >> 2012-01-23
    Laskorain abesbatzaren aparteko kontzertua Leidorren, urtarrilaren 27an

    Laskorain abesbatzaren aparteko kontzertua Leidorren, urtarrilaren 27an

    Urtarrilaren 27an, ostirala, arratsaldeko 20.30ean, Tolosako Leidor aretoko taula gainera artista ugari igoko dira Laskorain abesbatzako partaideekin batera: Ken Zazpi talde ospetsuko Eñaut Elorrieta abeslaria, Et Incarnatus orkestra Migel Zeberio zuzendari lanetan duela, Amaren Alabak eta Baigorriko Gaiteroak.
    4136 osorik
  • >> 2012-01-23

    Otsailaren 10a bitartean zabalik Iñauterietako karroza eta konpartsen lehiaketan izena emateko epea

    Dagoeneko zabalik dago 2012ko Iñauterietako karroza eta konpartsen lehiaketan izena emateko epea. Izena ematea on-line bidez egin daiteke Tolosako Udalaren webgunearen bitartez.
    4129 osorik
  • >> 2012-01-20
    Dena prest larunbateko Txolarre bertso jaialdirako

    Dena prest larunbateko Txolarre bertso jaialdirako

    Dena prest dago larunbatean Txolarre Irratiak antolatutako bertso jaialdirako. Arratsaldeko 18:00etan Tolosako Leidorren abiatuko da saioa eta Amaia Agirre Villabonako bertsolariak gidatuko du. Kantuan sei bertsolari: Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Jon Maia, Andoni Egaña, Aitor Sarriegi eta Jexux Mari Irazu.
    4127 osorik
  • >> 2012-01-20
    Tolosaldea, kalitatezko gune turistikoa

    Tolosaldea, kalitatezko gune turistikoa

    Tolosaldea Tour-eko arduradun Olatz Ilarregik jakinarazi moduan, Tolosaldeak Madrilgo Fitur azokan, Estatuko Turismo Idazkaritzarengandik aitortza Diploma jaso du eskualdean Turismo Kalitate Sistema Integrala ezartzeko egindako esfortzuagatik eta turismo sektorean etengabeko hobekuntzaren alde egindako lanagatik.
    4126 osorik
  • >> 2012-01-18

    "Itzaletan murgilduz", zuzeneko ikuskizuna ostiralean Tolosako Errota Tabernan

    Datoren ostiralean, hilak 20, "Itzaletan murgilduz" zuzeneko ikuskizuna eskainiko dute Iñaki Agirre gitarjole tolosarrak eta Nerea Erbiti abeslari leitzarrak. 23.00etan hasita Tolosako Errota Tabernan. 4122 osorik
  • >> 2012-01-18
    Tolosaldea  FITURen da turismo eskaintza sustatzen

    Tolosaldea FITURen da turismo eskaintza sustatzen

    Urtarrilak 18tik 22ra, Madrilgo IFEMA feria-gunean ospatzen da Fitur. Fitur aitzakiatzat hartuta, irekieraren bezperan, Madrilgo Cibeles eraikinean antolatu zuen Eusko Jaurlaritzak harrera ekitaldia. Bertan izan ziren Euskadiko turismoaren inguruko profesional, erakundetako ordezkariak, anfitrioiak, … Tolosaldea ere bertan izan zen: Tolosako turismo zinegotzia, Hasier De los Rios eta Tolosaldea Garatzen-eko teknikariak eskualdea ordezkatzen izan ziren. Tolosako gastronomiaren inguruko profesionalek ere aipatu ekitaldian parte hartu zuten.
    4120 osorik
  • >> 2012-01-17
    Tolosako gazteak, asteburuan protagonista

    Tolosako gazteak, asteburuan protagonista

    Datorren asteburuan, Tolosako ikastetxeetako batxilergo 2. mailako gazteek agintea hartu eta kultur ekimenen antolakuntza eurena izango da, ikasbidairako dirua eskuratu asmoz. Tolosako Udaleko Gazteria eta Berdintasuna sailarekin elkarlanean kultur egitarau zabala prestatu dute, berdintasun irizpideak, ekitaldien antolakuntzaren kudeaketa eta elkarlana bultzatuz. 4045 osorik
  • >> 2012-01-13
    Iratxe Esnaolaren "Galerna" Galtzaundi Irakurle Taldearen hurrengo aukeraketa

    Iratxe Esnaolaren "Galerna" Galtzaundi Irakurle Taldearen hurrengo aukeraketa

    Galtzaundi Irakurle Taldeak otsaileko tertulia, 9an, ostegunean egingo du arratsaldeko 19.30ean Tolosako Kultur Etxean. Ordurako irakurri beharreko liburua Iratxe Esnaolaren 'Galerna' izango da. 4041 osorik
  • >> 2012-01-13

    Ibarrako Uzturpe Ikastolak urtarrilaren 30etik otsailaren 5era bitartean ospatuko du bere kultur astea

    Uzturoe Ikastolak urtero egin bezala urtarrila amaiera eta otsaila hasiera bitartean ospatuko du bere kultur astea. Horretarako, egitarau zabala prest du jadanik: euskal musika-tresnan saio didaktikoa, hitzaldiak, atea zabalik eguna, elkartasun jarduera, mendi-irteera eta jaialdia, besteak beste. 4040 osorik
  • >> 2012-01-10
    Txolarre Irratiaren bertso jaialdira joan nahi? Bi sarrera zozketagai

    Txolarre Irratiaren bertso jaialdira joan nahi? Bi sarrera zozketagai

    ZOZKETA. Datoren urtarrilaren 21ean, Txolarre Irratiak Leidor Aretoan ospatuko duen bertso jaialdira joan nahi izatekotan hurrengo galderari erantzun besterik ez duzu: Zein gai proposatuko zenieke bertsolariei? Erantzunak urtarrilaren 19a bitartean jasoko dira erredakzioa@galtzaundi.com helbide elektronikoan edo 943 65 50 04 telefono zenbakian.

    4026 osorik
  • >> 2012-01-10
    Landa-eremuko ekintzailetza sustatuko du Itsasmendikoik ideia lehiaketa berri batekin

    Landa-eremuko ekintzailetza sustatuko du Itsasmendikoik ideia lehiaketa berri batekin

    Landa-ingurunean ekimenak abiarazteko IMKren III. ideia lehiaketak 7.500 euroko bekarekin sarituko du proposamen irabazlea, eta diru hori proiektua definitu eta martxan jartzeko beharrezkoak diren jarduerak, ikerketak, etab. egitera zuzendu beharko du ekintzaileak. Negozio ekimen berriaren arduradunak, gainera, proiektua abian jartzen laguntzeko tutorizazio eta monitorizazio prozesu batean parte hartuko du. Proposamenak aurkezteko epea datorren urtarrilaren 30ean amaituko da.
    4025 osorik
  • >> 2012-01-10
    Kukaik eta Ttanttakak Sarrionandiaren hitzetan oinarritutako dantza ikuskizuna ekarriko dute Tolosara

    Kukaik eta Ttanttakak Sarrionandiaren hitzetan oinarritutako dantza ikuskizuna ekarriko dute Tolosara

    Datorren ostiralean, urtarrilaren 13an, Kukai dantza taldeak eta Tanttaka Teatroa konpainiak elkarrekin prestatutako "Hnuy illa" ikuskizuna ikusgai egongo da Leidor aretoan, arratsaldeko 20.30ean.  Lan honek jarraipena ematen dio aurreko bi obrekin (1937 gogoaren bideziderrotatik eta OTEhITZAri BIRRAKA) ekindako bideari. "Hnuy illa" poesian oinarritutako dantza ikuskizuna da, Joseba Sarrionandiaren "Huny illa nyha majah yahoo" (Ondo zaindu beti, Yahoo maitea) liburuan bildutako poemetan oinarritutakoa.
    4024 osorik
  • >> 2012-01-09
    Galtzaundi Irakurle Taldea ostegunean bildu eta Harkaitz Canoren "Twist" aztertuko du

    Galtzaundi Irakurle Taldea ostegunean bildu eta Harkaitz Canoren "Twist" aztertuko du

    Galtzaundi Irakurle Taldeak urtarrileko tertulia, 12an, ostegunean egingo du arratsaldeko 19.30ean Tolosako Kultur Etxean. Ordurako irakurri beharreko liburua Harkaitz Canoren 'Twist' izango da.
    3996 osorik
  • >> 2012-01-09

    Txintxarri Abesbatza Kultur Elkartearen batzar nagusia bihar

    Urte hasieran ohi duen legez, urteko batzar nagusia egingo du Alegiako Txintxarri Abesbatza Kultur Elkarteak hil honen 10ean, asteartean, Alegiako kultur etxean. Lehen deialdia arratsaldeko zortzietan izango da eta bigarrena gaueko bederatzietan.
    3994 osorik
  • >> 2012-01-09
    Urtarrilaren 21ean Txolarre Irratiaren bertso saioa

    Urtarrilaren 21ean Txolarre Irratiaren bertso saioa

    Urtarrilaren 21ean Tolosako Leidorren bertso saioa izango da Txolarre Irratiak antolatuta. Tolosako Udalaren laguntzaz, hirugarren urtea da jarraian saioa antolatzen duela Tolosaldeko euskarazko irratiak. Hiruetan izan du lagun eta lankide Amaia Agirre, eskualdeko bertsolaria. Aurten ere, gai jartzaile bezala arituko da antzokiko taula gainean.
    3993 osorik
  • >> 2012-01-03
    Ttentek eta Kirikiñok 300 haurren partaidetza izango dute osteguneko errege kabalgatan

    Ttentek eta Kirikiñok 300 haurren partaidetza izango dute osteguneko errege kabalgatan

    Izaskun auzotik iritsiko dira bengalez lagunduta ostegunean Tolosara Meltxor, Gaspar eta Baltasar erregeak. Plaza Zaharrean ordea kabalgatako gainontzeko partaide guztiak erregeen zain egongo dira, arratsaldeko 18.30ean bertatik kabalgatari hasiera emateko. Gazte Guneko partaide diren Ttenttek eta Kirikiño aisialdi taldeek antolatuta guztira 300 haurren partaidetza izango du 2012ko errege kabalgatak.
    3982 osorik
  • >> 2012-01-02

    Bonbereneak Tolosa Kantari DVDa kaleratu du

    Boberenea Ekintzak-ek Tolosa Kantariren ekimena erreferentzia hartu eta DVDa argitaratu berri du. Lanak 12 euskal kantu eta erreportaia bat jasotzen ditu, kantuak azaroaren 26an grabatu ziren Tolosako kaleetan barrena.
    3980 osorik
794 guztira: 1-etik 20-ra erakusten dira
Euskararen normalizazioaren gaineko berriak
UEMAren Batzar Nagusiak 2012ko egitasmoa onartu eta udal gehiago izango dituela iragarri du

UEMAren Batzar Nagusiak 2012ko egitasmoa onartu eta udal gehiago izango dituela iragarri du

UEMAko ordezkari politikoek 2012ko egitasmoa eta aurrekontua onartu dituzte aho batez Zumaian egindako batzarrean. Aurtengo erronkarik handiena lurgunea handitzea izango da.
4046 osorik

Eskerrak Zuri 2011: Tolosa Kantari, Baso-Lur eta Euskara irakasle euskaldun berriak

Eskerrak Zuri 2011: Tolosa Kantari, Baso-Lur eta Euskara irakasle euskaldun berriak

Eskerrak Zuri 2011 aipamenak Tolosa Kantariri, Baso-Lur enpresari eta euskara irakasleeuskaldun berriei eskaini dizkie. Honela, euskararen normalizazioan, eremu ezberdinetan, lanketa berezia egin duten pertsona edota erakundeei eskerrak eman dizkie Galtzaundi Euskara Taldeak. 3785 osorik

Euskarazko hedabideek erakundeen konpromisoa behar dute

Euskarazko hedabide ez publikoen IRITZIA. Bederatzi hilabete badira euskarazko hedabide ez publikook agerraldi publikoa eta kanpaina bateratua egin genituela, hiru helburu nagusirekin:
3713 osorik

Mintzalaguna proiektuaren ikasturte hasiera

Mintzalaguna proiektuaren ikasturte hasiera

Galtzaundik hasiera eman dio Mintzalaguna 2011-12 ikasturteari Iurre Elkartean. Talde gehienak urrian zehar lanean martxan baziren ere azaroaren 2an eman zitzaion hasiera ofiziala, talde guztiak elkartuz eta elkarren berri emanez. Galtzaundi Euskara Taldeak merienda baten bitartez eskerrak eman nahi izan zizkien proiektuaren parte-hartzaileei, bai hiztun eta baita ikasleei ere. Izan ere, Galtzaundik bigarren urtez jarraian heldu dio Mintzalaguna egitasmoari eta iaz egindako lanari aurten jarraipena emateko ilusioz azaldu da.
3427 osorik

Mintzola Fundazioak Euskal Herriko Ahozko Corpusaren Diagnosia egiteko egitasmoa jarri du martxan

Egitasmoak Euskal Herrian ahozko ondarea jasotzeko egin diren grabazio guztien katalogazioa egitea eta funtsen egoeraren argazkia ateratzea bilatzen du. Hasiera batean, ahozko dokumentuen eta funts guztien katalogazioa egin nahi da, ondoren funtsen egoera eta ezaugarriak zerrendatzea eta azkenik ikerketa eta transmisiorako diagnosia eta proposamenak egingo dira.
3344 osorik

2012arekin, .EUS domeinuaren eskaera

Ekainaren 19an hasi eta 24ra bitarte, ICANN erakundea bere 41. bilera egiten ari da Singapur-en. Eta gaur, ekainak 20, domeinu berrien prozesuan inflexio-puntu bat suposatzen duen erabaki bat hartu du ICANNek: 2012ko urtarrilaren 12an lehen mailako domeinu orokor berriak eskatzeko aukera irekiko da.
2624 osorik

Bazkideentzako zozketak

Bai Euskarari Zozketa

Bai Euskarari Ziurtagiria duten Tolosaldeko saltoki, enpresa eta era guztietako entitateetan eskuratu daitezke Bai Euskarari Zozketaren boletoak 150 osorik
© Galtzaundi Kultur Elkartea

Helbidea: Nafarroa etorb., 6; 20400 Tolosa
Tel.: 943 655 004
e-posta: erredakzioa@galtzaundi.com

Zerbitzua eta lana euskaraz

Laguntzaileak:
Gipuzkoako Aldundia Eusko Jaurlaritza